viernes, 28 de diciembre de 2012

HORRA HORRA GURE OLENTZERO

Rokeren amak bidali dit bideo polit hau. Olentzeroren bertsio berria Big band batekin. Oso ona!


jueves, 27 de diciembre de 2012

sábado, 15 de diciembre de 2012

Flashmob WOP Today is My Future BILBON

 FLASHMOB hau abenduaren 1ean Bilbon grabatu zen.  Mikel Renteria musikariak eta Mentxu Mendietak, bere emazteak, abiatu zuten WOP egitasmoa euren seme ertainari Adrenoleucodistrofia gaixotasuna diagnostikatu ziotenean. Proiektuaren xedeetako bat  jendartea sentsibilizatzea da ohikoak ez diren gaixotasunen inguruan.


WERTarentzat klaseak


miércoles, 5 de diciembre de 2012

ELUR MALUTAK

"ELUR MALUTAK" kantaren dantza grabatu egin dugu. Oso ondo atera zaie, ezta?

 
Musika eta letra: MAITE LOSADA
Abeslaria: NAROA INTXAUSTI
Kanta "ELUR MALUTAK" C.D IRRIBARRIAK aterata

martes, 20 de noviembre de 2012

jueves, 8 de noviembre de 2012

"DANZA DEL SABLE" KHACHATURIAN

Aram Ilitx Khatxaturian armeniar musikagilea eta pedagogoa izan zen. Moskuko Gnessin Musika Eskolan egin zituen ikasketak. 1950. urtetik aurrera orkestra-zuzendaritzan ere aritu zen, bai Errusian, bai atzerrian. Moskuko Kontserbatorioko eta Gnessin Eskolako konposizio-irakaslea izan zen.
Armeniako musika tradizionala du oinarri bere lanetan. Erritmo bereziak erabili zituen, dantzan oinarritutakoak askotan, eta harmonia eta orkestrazioa zuen bere musikagintzaren alderdirik aipagarrienak. Aipatuaz gainera, hiru sinfonia, biolin- eta piano-kontzertuak, ganberako musika eta filmetako musika idatzi zuen, besteak beste. Gaur entzungo dugun obra Gayaneh balletaren "Danza del sable" mugimendua da. Hona hemen musikograma eta bideo batzuk:








domingo, 4 de noviembre de 2012

LABURMETRAIAK

 Musikak benetan eragina du gure bizitzan. Gure sentimenduak aldatzeko gai da, ezta?



 Kortometrai honekin barre egingo dugu apur bat.


viernes, 26 de octubre de 2012

domingo, 7 de octubre de 2012

AC/DC

6.mailan AC/DC ren HIGHWAY TO HELL partitura lantzen hasi gara. Txirula eta Orff musikatresnentzako moldaketak CARLES BERNUS irakaslearena dira. Berarekin ekainean ikastaro interesgarria izan genuen Bilboko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.






martes, 11 de septiembre de 2012

B.O.S BILBOKO METROAN

Lehenengo aldiz Bilboko Orkestra Sinfonikoak Bilboko metroan!! Maurice Ravel konpositorearen "BOLEROA" izan zen interpretatu zuten obra. Txirula, fagota, perkusioa, biola, biolina, bilontxeloa eta kontrabaxua hurbil hurbiletik ikusteko eta entzuteko aukera izan zuen momentu horretan bidaiatzen zuen jendeak. Ikusi, ikusi!!!

jueves, 2 de agosto de 2012

domingo, 17 de junio de 2012

"PACHELBEL KANONA"

Bideo hau Tailandiako iragarki bat da. Entzuten den musika Pachelbel  kanona da DO nagusian. Niri asko gustatu zait, ea zuei...

miércoles, 30 de mayo de 2012

MADONNA ETA KALAKAN EUSKAL TALDEA ELKARREKIN


Madonnak eta Kalakan euskal taldeak bira abiatuko dute elkarrekin bihar Tel Aviven. "ALDAPEKO SAGARRAREN ADARRAREN PUNTAN! eta "Open Your Heart" abestiarekin batera.

Madonnak oporraldia egin zuen iaz Getarian, iparraldean, eta bertan ezagutu zituen, festa batean, Kalakan taldeko musikariak –Xan Errotabehere, Thierry Biscary eta JaMixel Bereau–, baita beren lana ere. Txalapartaren soinuarekin txundituta geratu ohi zen pop izar estatubatuarra, eta han eman zen, festa hartan, bien arteko elkarlanaren lehen pausoa.

lunes, 21 de mayo de 2012

AHOTSAK

5.mailan ahots motak lantzen hasi gara. Errekurtso hauekin hobeto ulertuko dugu.

viernes, 4 de mayo de 2012

ZE BIDEO POLITA!!

Marta Graham

Ipar Ameriketako dantzari eta koreografoa zen (Pittsburg, 1902 - New York, 1991). Estatu Batuetako dantza modernoak eman duen artista nagusia eta XX. mendeko koreografo handienetakoa.
 Rosa Marik, eskolako andereñoak bideo hau bidali dit eta ikustea elkarrekin merezi du. Oso oso polita!!

miércoles, 25 de abril de 2012

INFORMAZIO INTERESGARRIA


Los beneficios de tocar un instrumento

Practicar de forma habitual mejora las habilidades del lenguaje, la memoria, la conducta o la inteligencia espacial
  • Por NÚRIA LLAVINA RUBIO
  • 9 de noviembre de 2009
 La música es un creciente campo de investigación en la manera de entender los procesos mentales implicados en el comportamiento. Una investigación reciente asegura que la práctica musical se asocia con la plasticidad estructural y funcional del cerebro que, a su vez, confirma que éste puede ser modelado a través de la experiencia. Por este motivo, cada vez más especialistas recomiendan una formación musical para mejorar las habilidades lectoras y de escritura, sobre todo, en niños con dislexia.
Durante la última década se ha generalizado la investigación con músicos profesionales para el estudio de la plasticidad del cerebro. El motivo parece claro: para lograr una gran velocidad en los dedos, un músico necesita un gran entrenamiento mental. Un estudio realizado hace varios años ya concluía que un buen pianista o violinista pueden llegar a practicar 7.500 horas antes de cumplir 18 años. Los trabajos elaborados con este grupo parecen verificar los beneficios que experimenta la fisiología cerebral cuando se aprende a tocar un instrumento. Lutz Jäncke, profesor del Instituto Tecnológico de Zúrich (Suiza), ha recogido la mayor parte de los estudios realizados en la página web "Faculty of 1000", donde más de 2.000 científicos relevantes opinan sobre la investigación científica principal.

GAZTELUGATXEKO MARTXA 5.B

jueves, 5 de abril de 2012

miércoles, 21 de marzo de 2012

BACH

Gaur BACH-en urtebetetzea da. 1685ko martxoaren 21an jaio zen. Orain dela egun batzuk berari buruz hitz egin genuen, gogoratzen duzue?



jueves, 8 de marzo de 2012

JAZZ KONTZERTUA

Astelehenean 2.mailakoak Jazz kontzertu batera joango dira. Instrumentuak zuzenean entzuteko, ikusteko eta jotzeko aukera izango dute. Hau aukera ona!!


sábado, 3 de marzo de 2012

ESKOLAKO ARTISTAK

Eskolako ikasle batzuk, Joseba, Sendoa eta Iker animatu dira musika gelara musika tresnak eramaten eta kontzertu txiki bat eskeini digute.

jueves, 1 de marzo de 2012

TALDE LANA

Taldean lan egiteak emaitza askoz hobeagoak ekartzen ditu eta hori ondo dakite nire ikasleek. Gure musika klaseetan taldeko lana oso garrantzitsua da ekintzak aurrera eraman nahi baditugu. Hauek ere ondo dakite zer den taldean lan egitea!!





martes, 28 de febrero de 2012

BATERIA JOTZEN

Begiratu bideo honetan zer egin ahal den kubo batzuekin... kuboak instrumentuak dira orain. Animatzen zarete?




viernes, 24 de febrero de 2012

HAU FANFARRIA!!

Disfrutatu fanfarria honekin eta jarri musikariak instrumentuak jotzen. Hau fanfarria hau!!!


lunes, 20 de febrero de 2012

AI SE EU TE PEGO/ AI EUTSI BERO

Hemen duzue kanta honen karaokeak euskeraz eta portugesez eta txirulaz jotzeko. Ondorengo Wixak  Antton Jauregik eta Juanmak IKASMUS egin dituzte.



miércoles, 15 de febrero de 2012

DOREMIKA

Aurten ere Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak Amagoia Loroñoren zuzendaritzapean DOREMIKA ikuskizunaren 12.edizioa eman du eta 4. mailako ikasleek kontzertu didaktiko hau ikusteko aukera izan dugu. Ikasleek oso ondo pasa dute eta gainera klasean ikusitako kontzeptu batzuk errepasatu ditugu ere: biko eta hiruko neurria, forte, piano, orkestraren ahotsak...

Kontzertu didaktikoaren zati bat ikusi ahal duzue bideo honetan:




sábado, 4 de febrero de 2012

HURRENGO KONTZERTU DIDAKTIKOAK

Astelehenean, otsailak 6, 6.mailakoek, Bilbao 700 Fundazioak eta Musika-Música jaialdiaren barruan antolatutako kontzertu didaktikoa ikusteko aukera izango dute: XIX. mende amaierako musika errusiarra da. Protagonistatzat izango ditu Txaikovsky, Rimsky Korsakov, Rachmaninov, Borodin, Mussorgsky, eta abar. 

Eta 4.mailakoak, otsailaren 10an, Leioako Unibertsitatera joango dira Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak eskeiniko duen kontzertu didaktikoa gozatzeraz. Ondo pasako dugu!!

miércoles, 1 de febrero de 2012

BACH eta...

Hemen dugun armonikajolea izugarri trebea da. Jotzen duen lehenengo kanta BACHena da. Ea esan ahal didazuen norenak diren jotzen dituen beste obrak.

martes, 31 de enero de 2012

BACH EZAGUTZEN

Johann Sebastian Bach (1685 - 1750) Aro barrokoko konpositore eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari familia onenetariko baten kidea. Inoiz izan den konpositore handienetariko bat bezala hartzen da askotan, bere lanak ederrak direlako.
Bachek 9 urte bakarrik zituela hil zen bere ama. Urte bat geroago bere aita Johann Ambrosius Bach  hil zen, hirian musikagilea zen eta harekin ikasi zuen musika. Bach gaztea bere anaia nagusiarekin, Johann Christoph Bach, bera baino 16 urte zaharragoa, joan zen bizitzera eta ikastera, garai horretan Ohrdruffeko organista zena. Berarengandik ikasi zuen organoa jotzen eta konposatzen. 1700ean, San Miguel elizako koroan hasi zen lanean koroko kide bezala,Lüneburgen. 18 urterekin organista izendatu zuten eta bere garaiko organistarik hoberena eta agian, garai guztietako hoberena izatera ere heldu zen.
1707an bere lehengusu Maria Barbararekin ezkondu zen, eta zazpi seme-alaba izan zituzten. Handik urtebetera Weimarrera alde egin zuen Gorteko organo-jotzaile.  Han idatzi zituen organorako bere lan gehienak, tartean Toccata eta Fuga Re minorren, Aurrerago Barbara hil zen.
Handik urtebetera Johann Sebastian Anna Magdalenarekin
ezkondu zen, abesbatzako kantari bikaina bera, gorteko musikari baten alaba, eta harekin
hamahiru ume gehiago izan zituen.

Hurrengo urteetan maisua, begietako begi-lausoak edo
kataratak gaitzak jota, ikusmena ez-ezik osasuna ere galtzen
hasia zen. Enbolia batek ekarri zion heriotza Leizpigen bertan.



Ezagutu ditzagun bere obra batzuk:









domingo, 29 de enero de 2012

MUSIKA HIZKUNTZA

Agurtzane Goitiak egindako 4.mailarako musika hizkuntzaren laburpen hau oso ondo etorriko zaigu orain arte ikasitakoa errepasatzeko. Eskerrik asko Agurtzane. Oso ondo dago! 






miércoles, 18 de enero de 2012

ZEIN MUSIKA TRESNA DA?

Jolas hauetan soinua entzun behar duzu eta ikusten dituzun musika tresnen artean aukeratu zein den. Lehenengo jolasa erderaz dago, bigarren  jolasa euskeraz. JOLASTERA!!!






domingo, 15 de enero de 2012

KEN ZAZPIREN "ILARGIA" GALESEN

Iñaki Pierola gasteiztarrari esker Ken Zazpi taldearen "Ilargia" kantua Galeseko gazteen artean entzuten da orain. Euskal Herrian abesti hau estreinatu zenetik zazpi urte igaro direnean, galestarren artean zabaldu dira Eñaut Elorrietaren hitzak.  Gehiago irakurri

miércoles, 4 de enero de 2012

PULCINELLA

Urtarrilaren 26an, 5.mailako ikasleak Igor Stravinskyren PULCINELLA kontzertu didaktikoa ikustera joango dira,  Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eskutik.
Orain dela urte asko, Napolin, merkatariek, antzerkiko aktoreek eta malabaristek euren aurpegiak estaltzen zituzten maskarekin eta jantzi koloretsuekin, kalean aritzen zirenean. Bakoitzak pertsonaia ospetsu batena egiten zuen. Antzerki mota honi Commedia dell’arte deitu zitzaion, eta hain handia izan zen haren arrakasta, ezen mundu guztitik hedatu baitzen. Istorio honen pertsonaia funtsezkoena sudur luzeko gizabanako arrotza da, nahiko itsusia dena. Bai aurretik bai atzetik konkorduna den pertsonaia barregarria da. Asko gustatzen zaio bakarrik dantza egitea, edonorekin eztabaidatzea eta lagunekin jatea:dantza egiten, eztabaidatzen eta jaten ez dauka mugarik. Pulcinella da (Espainian, Polichinela gisa itzultzen da). Istorioa hasten da Pulcinella bere biolin zaharra atera eta berak baino ez dakien moduan berau jotzen eta dantza egiten hasten denean. 
Klasean landuko dugu eta bitartean hemen duzue ballet honen atal bat: 

domingo, 1 de enero de 2012

URTE BERRIKO KONTZERTUA

Urtero bezala, urtarrilaren 1ean URTE BERRIKO KONZERTUA ikusteko aukera izan dugu. Aukera bikaina benetan!! Aurten "Vienako ume abeslariak"(niños cantores de Viena)izan dira JOHANN STRAUSSen TRISCH TRASCH POLKA interpretatzen. Ikusi bideo honetan. Eta amaitzeko urtero bezala JOHANN STRAUSSen RADETZKY MARTXA