martes, 28 de febrero de 2012

BATERIA JOTZEN

Begiratu bideo honetan zer egin ahal den kubo batzuekin... kuboak instrumentuak dira orain. Animatzen zarete?




viernes, 24 de febrero de 2012

HAU FANFARRIA!!

Disfrutatu fanfarria honekin eta jarri musikariak instrumentuak jotzen. Hau fanfarria hau!!!


lunes, 20 de febrero de 2012

AI SE EU TE PEGO/ AI EUTSI BERO

Hemen duzue kanta honen karaokeak euskeraz eta portugesez eta txirulaz jotzeko. Ondorengo Wixak  Antton Jauregik eta Juanmak IKASMUS egin dituzte.



miércoles, 15 de febrero de 2012

DOREMIKA

Aurten ere Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak Amagoia Loroñoren zuzendaritzapean DOREMIKA ikuskizunaren 12.edizioa eman du eta 4. mailako ikasleek kontzertu didaktiko hau ikusteko aukera izan dugu. Ikasleek oso ondo pasa dute eta gainera klasean ikusitako kontzeptu batzuk errepasatu ditugu ere: biko eta hiruko neurria, forte, piano, orkestraren ahotsak...

Kontzertu didaktikoaren zati bat ikusi ahal duzue bideo honetan:




sábado, 4 de febrero de 2012

HURRENGO KONTZERTU DIDAKTIKOAK

Astelehenean, otsailak 6, 6.mailakoek, Bilbao 700 Fundazioak eta Musika-Música jaialdiaren barruan antolatutako kontzertu didaktikoa ikusteko aukera izango dute: XIX. mende amaierako musika errusiarra da. Protagonistatzat izango ditu Txaikovsky, Rimsky Korsakov, Rachmaninov, Borodin, Mussorgsky, eta abar. 

Eta 4.mailakoak, otsailaren 10an, Leioako Unibertsitatera joango dira Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak eskeiniko duen kontzertu didaktikoa gozatzeraz. Ondo pasako dugu!!

miércoles, 1 de febrero de 2012

BACH eta...

Hemen dugun armonikajolea izugarri trebea da. Jotzen duen lehenengo kanta BACHena da. Ea esan ahal didazuen norenak diren jotzen dituen beste obrak.