miércoles, 30 de mayo de 2012

MADONNA ETA KALAKAN EUSKAL TALDEA ELKARREKIN


Madonnak eta Kalakan euskal taldeak bira abiatuko dute elkarrekin bihar Tel Aviven. "ALDAPEKO SAGARRAREN ADARRAREN PUNTAN! eta "Open Your Heart" abestiarekin batera.

Madonnak oporraldia egin zuen iaz Getarian, iparraldean, eta bertan ezagutu zituen, festa batean, Kalakan taldeko musikariak –Xan Errotabehere, Thierry Biscary eta JaMixel Bereau–, baita beren lana ere. Txalapartaren soinuarekin txundituta geratu ohi zen pop izar estatubatuarra, eta han eman zen, festa hartan, bien arteko elkarlanaren lehen pausoa.

lunes, 21 de mayo de 2012

AHOTSAK

5.mailan ahots motak lantzen hasi gara. Errekurtso hauekin hobeto ulertuko dugu.

viernes, 4 de mayo de 2012

ZE BIDEO POLITA!!

Marta Graham

Ipar Ameriketako dantzari eta koreografoa zen (Pittsburg, 1902 - New York, 1991). Estatu Batuetako dantza modernoak eman duen artista nagusia eta XX. mendeko koreografo handienetakoa.
 Rosa Marik, eskolako andereñoak bideo hau bidali dit eta ikustea elkarrekin merezi du. Oso oso polita!!