martes, 31 de enero de 2012

BACH EZAGUTZEN

Johann Sebastian Bach (1685 - 1750) Aro barrokoko konpositore eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari familia onenetariko baten kidea. Inoiz izan den konpositore handienetariko bat bezala hartzen da askotan, bere lanak ederrak direlako.
Bachek 9 urte bakarrik zituela hil zen bere ama. Urte bat geroago bere aita Johann Ambrosius Bach  hil zen, hirian musikagilea zen eta harekin ikasi zuen musika. Bach gaztea bere anaia nagusiarekin, Johann Christoph Bach, bera baino 16 urte zaharragoa, joan zen bizitzera eta ikastera, garai horretan Ohrdruffeko organista zena. Berarengandik ikasi zuen organoa jotzen eta konposatzen. 1700ean, San Miguel elizako koroan hasi zen lanean koroko kide bezala,Lüneburgen. 18 urterekin organista izendatu zuten eta bere garaiko organistarik hoberena eta agian, garai guztietako hoberena izatera ere heldu zen.
1707an bere lehengusu Maria Barbararekin ezkondu zen, eta zazpi seme-alaba izan zituzten. Handik urtebetera Weimarrera alde egin zuen Gorteko organo-jotzaile.  Han idatzi zituen organorako bere lan gehienak, tartean Toccata eta Fuga Re minorren, Aurrerago Barbara hil zen.
Handik urtebetera Johann Sebastian Anna Magdalenarekin
ezkondu zen, abesbatzako kantari bikaina bera, gorteko musikari baten alaba, eta harekin
hamahiru ume gehiago izan zituen.

Hurrengo urteetan maisua, begietako begi-lausoak edo
kataratak gaitzak jota, ikusmena ez-ezik osasuna ere galtzen
hasia zen. Enbolia batek ekarri zion heriotza Leizpigen bertan.



Ezagutu ditzagun bere obra batzuk:









domingo, 29 de enero de 2012

MUSIKA HIZKUNTZA

Agurtzane Goitiak egindako 4.mailarako musika hizkuntzaren laburpen hau oso ondo etorriko zaigu orain arte ikasitakoa errepasatzeko. Eskerrik asko Agurtzane. Oso ondo dago! 






miércoles, 18 de enero de 2012

ZEIN MUSIKA TRESNA DA?

Jolas hauetan soinua entzun behar duzu eta ikusten dituzun musika tresnen artean aukeratu zein den. Lehenengo jolasa erderaz dago, bigarren  jolasa euskeraz. JOLASTERA!!!






domingo, 15 de enero de 2012

KEN ZAZPIREN "ILARGIA" GALESEN

Iñaki Pierola gasteiztarrari esker Ken Zazpi taldearen "Ilargia" kantua Galeseko gazteen artean entzuten da orain. Euskal Herrian abesti hau estreinatu zenetik zazpi urte igaro direnean, galestarren artean zabaldu dira Eñaut Elorrietaren hitzak.  Gehiago irakurri

miércoles, 4 de enero de 2012

PULCINELLA

Urtarrilaren 26an, 5.mailako ikasleak Igor Stravinskyren PULCINELLA kontzertu didaktikoa ikustera joango dira,  Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eskutik.
Orain dela urte asko, Napolin, merkatariek, antzerkiko aktoreek eta malabaristek euren aurpegiak estaltzen zituzten maskarekin eta jantzi koloretsuekin, kalean aritzen zirenean. Bakoitzak pertsonaia ospetsu batena egiten zuen. Antzerki mota honi Commedia dell’arte deitu zitzaion, eta hain handia izan zen haren arrakasta, ezen mundu guztitik hedatu baitzen. Istorio honen pertsonaia funtsezkoena sudur luzeko gizabanako arrotza da, nahiko itsusia dena. Bai aurretik bai atzetik konkorduna den pertsonaia barregarria da. Asko gustatzen zaio bakarrik dantza egitea, edonorekin eztabaidatzea eta lagunekin jatea:dantza egiten, eztabaidatzen eta jaten ez dauka mugarik. Pulcinella da (Espainian, Polichinela gisa itzultzen da). Istorioa hasten da Pulcinella bere biolin zaharra atera eta berak baino ez dakien moduan berau jotzen eta dantza egiten hasten denean. 
Klasean landuko dugu eta bitartean hemen duzue ballet honen atal bat: 

domingo, 1 de enero de 2012

URTE BERRIKO KONTZERTUA

Urtero bezala, urtarrilaren 1ean URTE BERRIKO KONZERTUA ikusteko aukera izan dugu. Aukera bikaina benetan!! Aurten "Vienako ume abeslariak"(niños cantores de Viena)izan dira JOHANN STRAUSSen TRISCH TRASCH POLKA interpretatzen. Ikusi bideo honetan. Eta amaitzeko urtero bezala JOHANN STRAUSSen RADETZKY MARTXA